Moldeak Silikona (LSR)
Konzepzioa eta I+D LSR sikikona injektatzeko
Olaberria, Silikona likidoarentzat moldeen diseinatzeko eta ekoizteko espezializatua da.
Materia honen injekzioaren jakitateari esker, automatikoki desmoldatzeko tresnak proposatu ditzakegu bezeroei.
Gure ofizina teknikoak zuzenki lan egiten du materia hornitzaile et prentsa hornitzaileekin; bezeroari aterabide hoberenaren aurkitzeko.
Bezeroaren laguntzeko produktu berrien sortzeko; Olaberriak, egokitzen den molde prototipo bat dauka.
Eta honi esker, epe motzean eta prezio apalean bezeroak laguntzen ditugu proiektu berrien lantzatzen.
Bestalde, LSR-en moldatze prozedimenduaren hobetzeko, Olaberriak indar berezi bat egiten du I+D-en.
2019-urtetik goiti, Kamara hotza opturazio elektrikoarekin garatzen ditugu.
Kamara Hotzak - BCRak - LSR Moldeetarako
Bere moldeen gaineko kontrol osoa bermatzeko, Olaberriak bere Kamara Hotzak edo BCRak diseinatu eta fabrikatzen ditu.
Bokillak obturatuak pilotu sistemarekin edo bokilla irekiekin, Olaberriak bere produktuak proiektu bakoitzaren beharretara egokitzen ditu.
2023az geroztik, Olaberriak berrikuntzak egiten ari da Olashot BCRak merkaturatuz, bokillen obturatzeko kontrol elektriko indibiduala dutenak.
Teknologia berri honek zehaztasun handiagoa ahalbidetzen du kabidade anitzeko moldeentzat, erabiltzeko erraztasuna mantenduz, bere tableta konektatuari esker.
Entseguak eta aurre-produkzioneak
Zerbitzu oso bat bezeroari eskaintzeko; Silikona LSR injektatzeko prentsa bat badaukagu.
Hemen egiten ditugun moldeak probatzen ditugu eta beraien funtzionamendua baieztatzen.
Horrela, aurretik ikusi ditzakegu moldeatzeko momentuan izango diren arazoak; bai eta ere bezeroari kontseiluak ematen.
Enpresak, prentsa bat dauka Silikonari dedikatua eta beste bat plastikari dedikatua. Horrela, bapateko sobremoldeoa egin dezakegu, plastikako inserto baten gainean silikona injektatuz.
Gure prentsa, robot batekin ekipatuta dago, eta orduan benetako produkzioneko baldintzetan pieza atera ditzakegu, bezeroari erakutsi, berak bai piezak bai funtzionamenduaren baietztazeko.
Honi esker ere, aurre produkzioneak egin ditzakegu, gure bezeroari, bere merkatu baieztatzeko eta ekipamenduak egiteko bitartean.
Eta hau, izan molde prototipo bat edo produkzioneko molde bat.





